Gizarte rol

Soziologian, gizarte rola aktore sozialek gizartean integratuak izateko behar duten jokabidea adierazten du.[1], edota Goffmanen hitzetan esanda, rola da estatus jakin bat lortu duen pertsona batengandik espero den jokabidea.[2] Rolen inguruko hainbat teoria desberdin egonagatik, guztiek oinarrizko proposizio batzuk onartzen dituzte:

  1. Lanaren banaketa sozialak posizio espezializatuen arteko elkarrekintza forma hartzen du: gizarte rolak.
  2. Rol horiek gizabanako batengandik (edo erakunde batengandik) espero daitezkeen portaerak dira, estatus sozialarekin lotutako funtzio egikaritzan.
  3. Rol horiek betetzen dituzten pertsonak edo pertsona multzoak aktore sozialak dira.
  4. Rolak legitimoak direnean, gizabanakoak prest dira rolera egokitzeko esfortzuak egiteko, eta baita rolari lotutako gizarte-arauen hausleak zigortzeko ere.

Hainbat rol aldi berean egikaritzeak rol gatazka sor dezake, eta hala, interes gatazka.

  1. (Frantsesez) Gizarte rolaren definizioa
  2. Paul, B. Horton; L. Hunt, Chester. (1994). Soziologia. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua, 110 or. ISBN 84-7585-642-X..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search